2014/04/26

Bihotz Gaztea Kultur Elkartea

Bihotz Gaztea Santurtziko Kultura Elkarterik antzinetarikoa da. 1967ko azaroaren 18an sortu zen. Beranduago, lagun talde ezberdinak, beraien zaletasunak praktikan jartzeko asmotan, elkartean sartzen joan ziren, Bihotz Gazteko hainbat sail ezarriz.

Hasiera batean, Elkartea "Gaztetasun Parrokialak” ditu zen, izan ere, lehengo bilerak Itsasoko Birjina parrokian izan ziren, Mamariagan kokatua eta parrokoaren kolaborazioa zuten. Elkartea sortu zen hasierako garaian “Corazon Joven Bihotz Gaztea” deitu zen, euskaraz soilik izatera ezinezkoa baitzen Euskal Herrian zegoen zentsura zela eta.

Bitartean, legalizazio zibila bideratzeko aukera hausnartu zen Asosiazio Legearen bidez. Elizaren toki erantsiak gizarte etxea gisa erabiltzeko, parrokoaren autoritatea lortzerakoan Corazon Joven Bihotz Gaztea Kultur Elkartea legalizatu zuen Gobernu Zibilak 1968ko martxoaren 18an. (Santurtziko Kultur Elkartea, 2007, Dantza saila)

Hilabeteak pasatzen joan ziren einean, sailak gehituz joan ziren eta honetarako erabiltzen ziren tokiak ez ziren nahikoak eskaerak betetzeko. Beraz, zenbait toki bilatzen hasi ziren Elkarteak lehen pausuak eman zituen inguruan, baina posible ez zela ikustean, erdialdeko zonaldeetara joan ziren, Mamarigatik hurbil hala ere. Gaur egun Bihotz Gazteak dituen tokiak 1969ko uztailaren 6an inauguratu ziren eta Juan XXIII,1 Santurtziko kalean topa daitezke.

Aurretik aipatu diren sailetatik, nagusienak dantza eta mendia izan daitezke, horiei erreparatuko diegu batez ere.

Dantzari dagokionez, azpimarratu behar da, Elkarteko sailik zaharrenetarikoa dela, Elkartearekin batera sortu baitzen, entseiuak 1967ko irailean hasi ziren.
Antolatzen zituten ekintzen artean, herrian zehar eta inguruko herrietatik dantzak egitea zen, erromerietan parte hartzea, eta jaietako jaitsieretan gonbidatuak izaten ziren.
Gaur egun taldea 50 dantzariez osatua dago, mutil zein neskak, hiru taldetan banatuak adinagatik: txikiak, ertainak eta nagusiak.

Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako, Nafarroako eta Zuberoako dantzak egiten dituzte. Urteen poderioz, taldea zabala, aldakorra eta aberatsa izatea lortu du. Euskal Herriko dantza kopuru handien ezagupena helburu izanda, urtero dantza berrien ezagutza ematera eta gure herriko kultur tradizio zaharren berreskurapena egiten saiatzen dira, eta gainera dantza hauen sorreraren azterketa egiten dute.

Dantza taldea “Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean” federatua dago, sedea Bilbon dago, eta bertara hurbiltzen dira klase ezberdinak ematera, perfekzionismoa eta dantza ezberdinak lantzeko.

Bestalde, mendiari dagokionez, esan beharra dago, sail hau, taldeko mendi irteeretan oinarritua dagoela. Bihotz Gaztea Mendi taldeak, maila desberdinetako irteerak proposatu izan ditu, mendizale maila guztientzat, egun bakarreko eta mendi baxuko igoera eginez (Pagasarri, Serantes…), mendi altuagoko igoerak eginez (Gorbeia, Anboto…) baina baita mendizale espezializatuagokoentzat, bizpahiru eguneko irteerak antolatuz, bai Pirineoetara eta baita eski jardunaldiak ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario