2014/04/25

Sparta Club

Beste fenomeno jai-kulturala kirola da. 1921ean futboleko lehengo kirol gizartea sortzen da, “Sparta Club”, Juan Landeta presidentea izanik. Honen helburua gazteei heziketa fisikoa sustatzea eta higienezko dibertsioa eta dibertsio moralak eskaintzea izango da.



 Langileak, nautikako ikasleak, baliabide faltak dituzten pertsonez… osatua zegoen. Zelaien prestakuntzarako, zapatila egokien eskurapenerako…. urtero 250 pezeta zuten. (Arroyo, 2004, 177.or.)

“Sparta Club de Santurtzi”, gaur eguneko kluba 1952 urtean fundatu egin zuten Bilboko U.D. Amayako zuzendariak, baina ezin da ahaztu, Santurtzin aurreraki bat egon zela, 1921 ean “Sociedad Deportiva Sparta Club” hasi zen eta ez zuten bakarrik futbolean aritzen, esparru orokor batean baizik, nahiz eta futbola jarduera ospetsuena izan. 1922 an diru lagunzta eskatzen diote udaletxeari, praktikarako eremua alokatzeko.

Urte bat beranduago, Santurtziko udaletxeak 150 peseta ematen dio asmo kulturalarekin. Urte berdinean, 1923ean, taldea banantzen da. 59 partidu jolastu zuten, 26 irabazi eta 20 galdu zuten. Lehenego partidua, ekainaren 12an jolastu zen, Barakaldo taldearen kontra. XX. mendearen lehenengo urtean futbolariak amateurrak ziren, 1920 urtearen amaiaren pixkanaka profesionalizatzen da.

Baina “Sociedad Deportiva Sparta Club” lehen esan dugun bezala, beste kirol motak praktikatzen zituzten, pelota, adibidez, hurrengo kartelan ikus daiteken moduan. Pilotako partidu bat, bi bikoteko taldeen artekoa, Abanto Club de Las Carreras, Sparta Club de Santurceren kontra. (Garcia de Iturrospe, 2014)



Gestioek emaitza onak ekarri zituzten eta futbol zelaia 1921eko uztailaren 15ean inauguratu zen. Hurrengo urtean, Carmeneko jaietan, futbol partidu bat proposatzen da. Sozietate amateur honek garagardoekin saritzen zituen aurkariak eta udaletxeari diru laguntza eskatzen zuten. Elkarte honek, urte batean 200 sozio izan zituen.

Pilota ere Santurtziko lehenengoetariko elementua izan zen. 1929an arazo bat planteatu zen, izan ere, frontoia desagertu egin zen, nahiz eta erabilera publikoa izan eta herrian garrantzi handiko kirol izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario