Santurtziko Itsasalde pilota taldea 2008. urtean sortu zen, herrian ez zegoelako kirol hau irakasten zuen eskolarik. Apirilaren 24an, San Jorgeko jaietan, Santurtziko Itsasalde Pilota Kirol Taldea izen ofizialarekin haren inaugirazioa egin zen. Bi egun geroago Larreako frontoian bi partidu jokatu ziren, sorrera ospatzearren.
San Pedroko jaietan, Kabiezesen (gaur egun frontoi hura desagertu egin da), pilota jaialdia eraman zen aurrera, eskola mailan, senior eta beterano kategoriekin. Urte bereko Carmeneko jaietan Itsasaldeko lehenengo eskupilota bikotekako txapelketa gauzatu zen, kadete eta senior kategoriatan. (Iker, 2010ko urriak 31, historia del club)
Santurtziko Itsasalde pilota taldeak herriko gazteei kirol modalitate hau Larrea frontoian irakastea du helburu. Horretaz gain, Enkarterriko torneoan, Bizkaiko txapelketan, Udaberri, Eskolar “B”… txapelketetan herria ordekatuz parte hartzeko aukera ematen du, baita beste jaialdietan kirola praktikatzeko ere, hala nola, gabonetan, Carmenejo jaietan, Mamarigako jaietan, etab.

No hay comentarios:
Publicar un comentario