2014/04/21

Santurtziren testu inguru historikoa (XIX-XX. mendean)

Lehenengo gerra karlista arte, Santurtzi Enkanterriren parte izan zen, Abellanedako batzordean botoa izanik. Geroztik, ordea, Somorrostroko banaketa gertatzean, kontzejuak udaletxeetan bihurtzen dira.

Ortuellan, Santurtziren parte zen eremuan, kontzejuaren industria jarduera biltzen zuen meatzari biztanleria sortuz joan zen. Bitartean, bizitza hirigunean berdin jarraitzen zuen, arrantza eta landa jarduera tradizionalei lotuta. Une baten, Ortuellan zentrua baino biztanle ghiago zeuden eta hiriburua mugitzea eskatu zuten. 1901. urtean, bi udalerri independentetan banatu zen kontzejua, Santurtzi-Ortuella meatzaria eta Santurtzi Zaharra arrantzalea izen tradizionalak mantendu zirelarik.

Azkenik, 1933an, Repelega, Rivas eta Galindo auzoak Santurtzi Zaharreko udaletxetik Portugaleteko hiribildura joan ziren bizilagunek eskatuta. (Un poco de historia, d.g.)

Gaur egun, Bilbo eta Nerbioi eskualde osoan bizi izandako industria iraultza eta merkataritza portuaren garapenarekin, biziguneen artean zegoen espazio librea hiriguneak betetzen du. Zentrua eremu gehien hartzen duen gunea da, Coscojales, La Txitxarra, La Viñas, Mamariga eta Kabiezes bere baitan hartzen dituelarik.

Santurtzi munduan ezaguna da, bai portuagatik (edukierari dagokionez estatuko handiena delako) bai arrainagatik. Azkeneko ezaugarri horri dagokionez, famatua da bereziki sardinak direla eta, zeinen bikaintasuna abestu izan da “Desde Santurce a Bilbao” bezalako kantu herrikoietan, non xardin-belar santurtziarrek abestu izan duten. Horiek, Bilboraino itsasadarretik zehar ibiltzen ziren produktua saltzen. Zumezko saskia eramaten zuten buruan eta zapi urdin, amantal eta laukidun goaz jantzita zihoazen. Orokorrean, familiaren ekonomian laguntzen zuten arrantzaleen emazteak ziren.

Udaletxearen konstituzioa, itsasaldearen lehen eraldatzea eta hiri garapenaren hasiera (1901-1936) Mende hasieran udalerriaren konstituzioa sortu zen. Hirigunea eta inguruko auzoak kontzejutik banatu eta udaletxe independentea sortu zuten, Santurce Zaharraren izenpean (1901).

Ekonomia garatzeko asmoz, Bilboko portua eraiki zuten eta kanpoko olatu-hormaren lehenengo eraldaketa burutu zen (1902-1904). Udalerria oinarrizko azpiegituraz jabetzen hasi zen eta eskola eta udaletxe berria zabaldu ziren (1905). Santurtzi marinel herria da eta “Virgen del Carmen” kontzejuko zaindari agertu zen (1907). “La Pesquera” eta “Loliso” hondartzak xukatu egin ziren, Portugaletetik udaletxerainoko itsas hutsunea betez. Horrek portu berriaren eta arraina saltzeko etxearen eraikuntza (1916) ahalbidetu zuen eta, horrekin batera, arrantzaren gehikuntza. Betetako hutsune hartan hiriaren zenbait hornidura ere txertatu ziren, hala nola, parke nagusia (1918) eta Bilbao-Portugalete trenbide linearen luzapena Santurtziraino (1926). (Santurce, de aldea a ciudad, 2013ko apirilak 30)

XIX. mendearen bigarren erdialdean Cristobal de Murrietak aurrera eramandako ongintzazko fundazioak diren Nautika eskola eta Hijas de la Cruz ikastetxea XX.mendean une gorenera heltzen dira; Aurora Vildosola Santa Eulaliako patronatua 1914an sortu zuen eta babes-etxe ospitalea 1905/1916 urteetakoa izan zen. 20ko hamarkadan hirugunea handituz joan zen, Kabiezes (1920) eta Las Viñas-en (1927) eskola berriak sortuz. 1924an San Juan de Dios ospitalea agertu zen. Merkataritza portuan goreneko aldian zegoelarik CAMPSA lantegiaren gordelekuak ipini zituzten (1927-28).

Urte batzuk lehenago kai-muturraren ondoan Bilboko franko biltegia jarri zen. 30 urte horietan herriak gorakada nagusia jaso zuen heritar mailan, 3.000 biztanle izatetik 8.500 izatera.

Oinarrizko zerbitzuak izateko esfortsuak jarraitzen dute, hala nola, anbulatorio publikoa eta zenbaitj iturburueratitik edateko ura biltzeko. Azkenean, 1925ean Somorrostrotik ekartzeari hasiera eman zitzaion. Udal hilerria hirigunetik at eramaten da, eraikuntzen garapena ahalbidetzeko (1928-30).

1934-37 urte bitartean olatu-hormarantz doan errepidea zabaldu zen eta beste herriekin harremana ahalbidetzen zuten bide nagusiak errepide bihurtu ziren. (Santurce, de aldea a ciudad, 2013ko apirilak 30) 1933an Errepelega auzoa joan egiten da Portugaleten sartzeko. Hori izan zen udalerriaren azkeneko aldaketa eta, hortik aurrera herriak 6.8 km2-ko zabalera hartzen du.

Gerra zibilatik hedapen demografikora (1936-1955)
1936ko uztailaren 18an Espainika Gerra Zibila hasi zen. Abuztuan, itsas bonbardaketa baten ordorioz CAMPSA sutan zegoen. 1937. urtean: apirilean, Santurtzik aire erasoa jaso zuen eta bonba batek elizaren kupula suntsitu zuen; ekainean, Portugaleteko zubiaren leherketa gertatu zen. Maiatzaren 21ean “niños de la guerra” deiturikoak ontziratu ziren, Europa bidean.

Hijas de la Cruz eta El Patronato ikastetxeak gudarien kuartel bihurtu ziren. San Juan de Dios ospitalea, San Jorge dorrea eta Peñotako trenbidearen tunela biztaleentzako babesleku izan ziren, parkearen lurazpian sorturiko beste gordelekuarekin batera.

Gerra zibilaren geldiune eta gerra ondorengo lehen urteetan, eskasi unea eremu guztietan, demografiaren hazkundea etorri zen eta herriak eraldaketarekin jarraitu zuen. 1949an kostaldea bigarrenez bete zuten, arrain salmentaren etxetik Higarillo hondartzaraino. Bertan, portuko zenbait instalazio txertatuko dira, itsasontzi eta ontziolak desegiteko tokiak.

1950. urtean, Virgen del Carmenko oroigarria inauguratu zen eta Mamarigako arrantzaleentzako etxebizitzak zabaldu zituzten. Udal merkatua 1951ean zabaldu zuten. Nerbioi itsasadarreko industria garapenaren ondorioz hazkunde demografiko izugarria gertatu zen eta, 1955erako Santurtzik 15.000 biztanle zituen.

Hedapen demografikoa eta azpiegituren gainezkada (1955-1978) 1950-1960 urteren tartean biztanleriaren hazkundez izugarria izan zen, ia %150ekoa. 1960rako 25.000 biztanle zeuden (Extremadura, Castilla, Andalucia eta Galiziatik gehienbat etorriak ziren pertsonak zirela eta), beraz, 10.000 biztanleentzako diseinatuak ziren azpiegiturek gainezka egin zuten. Horrek landa paisaia guztiz aldatzea eragin zuen aldaketa zorrotza ekarri zuen.

Zerbitzu falta nagusia zen, adibidez, edateko ura etxeetara ez heltzea, non jendea ilara ikaragarria egiten zuen iturrietatik lortzeko, arazo larria bihurtu zen. 1962an Galdameseko iturburuetatik ura biltzea lortu zen baina benetako konponbidea 1967an etorri zen, Bilboko Uren Patzuergoa sortu zenean. 60ko hamarkadatik aurrera hazkunde demografikoa txikitu egin da, ordea, biztanleria handitzen jarraitu zuen 1978an 55.159 biztanle izan arte.

Pixkanaka azpiegiturak eta oinarrizko serbitzuak egoera berriari egokitu ziren eta hezkuntza eraikin berriak sortu edo zeudenak handitu ziren, baita Kabiezes eta Mamarigan anbulatorioak ere. Eliz alderdiari dagokionez, zazpi parroquia berri sortu ziren. Kultura talde berriak sortu ziren, folklorikoak, zentru erregionalak eta kirol taldeak. Ekonomia jardueran, eskualdeko enpresa handietako langileak ziren nagusi. Santurtzin empresa handiak ere kokatu ziren: Central Termoelektrikoa (1962), Butano S.A. eta Shell petrolio konpainia espainiarra (1965-66). Bilgune eta material berriak ere ipini zituzten. 1972an Punta Lucero kai-muturreko lehenengo harria jarri zen, Zierbenako uretan. Portua superportuan bilakatzen hasi zen.

Hirigintzaren bermaketa eta eremu fisikoaren azkeneko eraldaketak (1979-2000). Lehenengo udaletxe demokratikoaren sorrerarekin batera azpiegituren eta udalerriaren eraberritzea etorri zen. Funtsezko aldaketak gertatu ziren arlo politiko, social eta ekonomikoan. Nahiz eta Santurtzi itsas herria izaten jarraitu, metalurgiak gero eta garrantzi handiagoa izango du. Espainia CEEren barruan sartzearein batera (1986), udalerria ekonomia osoari eragingo dion birmoldaketa prozesu batean murgilduko da.

Krisi horren eta jaiotze-tasaren jaitsiera direla eta, biztanleria kopurua gaur egun diren 47.101 izantera helduko da. (Santurtzi, bonita aldea, 2013ko maiatzak 16) 90. hamarkadaren hasierako arazorik nabarmena langabeziaizan zen. Instituzioen ardura nagusia izan zen, beraz, lurraren birmoldaketa, lana ekarriko zuten empresak sortzeko. Hirigintza Plan Orokorra garatu egiten da eta Santurtzi landa garaia atzean uzten duen hiri garatua bihurtzen da. Udalerriaren kostaldea portu industriaz beterik geratzen da eta, dena garaturik, naturak eskainitako geratzen den berde zati esanguratsuena Serantes mendia dugu.

Azpiegitura handiek hartzen dute garrantzia, adibidez, Ugaldebieta errepidea (Santurtzi Kantabriarekin lotzen duen einean, portuarekin ere harremanetan jartzen du Serantes zeharkatzen duten tunelen bidez), metroa, Abanto-Zierbenan dagoen Abra Indrustrial deiturikoa… garapen ekonomikoaren adierazle dira. (Santurtzi, bonita aldea, 2013ko maiatzak 16)

“Virgen del Carmen” monumentuari buruzko bitxikeria 1840. urtean gizon bat Santurtzira heldu zen arrantzaleei Sestaoko fraileen Carmen konbentua sutan zegoela esanez eta laguntza eskatuz. Bi tripulazio prestatu, trainerak hartu eta itsasadarretik abiatu ziren. Virgen del Carmen irudia berreskuratu ahal izan zuten eta Santurtzin jarri zuten. 1932an San Jorge elizan gertatutako sutearen ordorioz gaur egun dagoenak ordezkatu du. (Santurtzi, bonita aldea, 2013ko maiatzak 16) 

No hay comentarios:

Publicar un comentario