2014/04/22

Kirola, jarduera fisikoak, jaialdi eta ospakizun kulturalak XX. mendean

Santurtzi XX. mendean itsas herria izanda, hainbat zereginetan garrantzia izan zuen, merkatuan, gizarte konposizioan, kontsumismoan… Estropadak, erromeriak, nobilladak, piroteknia eta zenbait kirol aspektu kontuan hartu ditugu hurrengoko paragrafoetan.

Estropadak, marinelen eta arrantzaleen zereginen oinarrietatik sortua da, eta XX. mende osoa zeharkatzen dute. Abrako estropada zelaia hasieratik izan zuen indar handia, 1919ko abuztuan ekintza elkarteko arduradunek “Bilboko Abran estropada handiko traineruak arraunez” antolatu ziren. Estropada hauetan, “kofradia bakoitza herri oso bat izango da egun horretan Bilboko Abrara hurbilduko dena. Abra, beraz, geldi unea izango da milaka pertsonentzat.

Momentu hartan, eskainitako saria, 10.000 pezeta izan ziren irabazlearentzat, kontuan hartuta Elkarteak 50.000ko aurrekontua izanda eta Santurtziko udaletxeari diru laguntzak eskatuz. 1919ko iraileko estropadak bukatuta, hurrengo hilean beste batzuk ospatu ziren, non Santurtziko trainerua hamaika tripulazioekin ezarri zen, bi eguneko estropadekin.

Arrazoi honegatik, emakumeen artean harpidetza bat burutu zen, arraunlari garaileentzat uniformeak lortzeko asmoz, 800 pezeta bildu ziren horretarako. 60 eta 80. urteetan berriro ere, “Sotera” traineruarekin, herriko biztanleen kopuru handia mugitu zuten, ur Kantabriarretan, Donostiatik Galiziara.

Beste aspektu bat aipatzekoa, erromeriak eta jaiak dira. Rompeolas auzoak XX. mendearen hasieratik, bere jaiak San Evaristo egunean (urriak 26) ospatzea erabaki, eta udaletxeak onartu egin zuen. Hala ere, 1910ean ezin izan zen ospatu eguraldi txarraren ondorioz. Arrazoi honegatik, jaiak San Juan Egunera aldatu zuten. Auzoetan tradizioari jarraitzen diote jaietan, Ribasen eta Repelegan esaterako, jaiak San Migueleko erromeriarekin hasten zien, iraileko azken egunetan.

Urteak pasatzen doazen einean, ekintzak ofizialtzen joaten dira. 1923an, Repelega auzoan, irailaren 2an arratsaldeko lauretan, honako ekintza hauek antolatzen dira: asto lasterketa (15, 10 eta 5 pezetako sariekin), “lapiko itsuaren jokoa” (2 pezetako 6 sariekin), 14 urte azpiko krossa (15, 7 eta 5 pezetako sariekin), aizkolari txapelketa 15, 10 eta 5 (pezetako sariekin) eta gitarristen entzunaldia, 15 pezetekin eskertzen zaiena. Beraz, arratsalde horretarako 179 pezetako aurrekontua izan zuten ekintzetarako.

Gaur eguneko jaialdiko jarduerak eta kulturalak, XX. mendean garatutakoekin bat egiten dute, izan ere, bi garaiek herriko barne kontsumorako baliabide bezala hartzen dituzte jaiak, zonaldeko erakarpena izanik. Modu honetan, 1922ko planteamendua oso baliagarria izan zen, jaiak, beste tokietako pertsonen erakargarri bezala izaten. Horretarako igande eta jaiegun guztietan, inguruko herriek erromeriak antolatzen ez zituzten bakoitzean, uda osoan zehar nolabaiteko ekintzak antolatzen ziren. Planteamendu hau 1922ko maiatzaren 3an egin zen. Erakargarri nagusiak, erromeriak, estropadak, bizikleta lasterketa, asto lasterketa, kontzertuak… ziren.

J.Victor Arroyok adierazten duenez (2004, 172.or) “Behin programa planteatuta, aurrekontua 4.060 pezetetara igo zen, Jaietako Elkarteak diru laguntzen bila hasi zen. Honetarako Tranbia Konpainia eta herriko merkatariak izan zituen kontuan. Lehena herritik kanpoko musika taldeen lekualdatzearen gastuetaz arduratzen zen; bigarrena jaietako aurrekontuaren seirenaren zatiaz arduratzen zen.”

Azken emanaldia 1922an, uztailaren 21ean izan zen, Carmeneko erromeriaren errepikaldian, Galdakaoko Musika taldea ekarri zuten, 800 pezetako aurrekontuarekin. Kopuru horretatik, 250 merkatarien diru laguntza izan zen, beste hainbeste Tranbia Konpainiak eman zuen eta falta zena, udaletxeak lortu zuen estropadetako sarien kopuruak jaitsiz.

Udako Planteamendu hau guztiz aldatzen da 40. urteetan, igandeak eta jai egunak egun aspergarriak bihurtzen direnean. Hori dela eta, 1946ko ekainaren 11an, dantza publikoa proposatzen dute, asteartero aurreko data, hasiera izanda.

Jai, dantza eta erromeriako giroa, feria edota barrakekin osatzen zen, enkanteko sistema ere azaltzen zen. Feria hau, 1953an, apirilaren 5etik, maiatzaren 3ra arte, igandetik igandera, irauten zuen, San Jorgeko jai patronal adierazle bezala. (Arroyo, 2004, 169.or)

Hurrengoko jaialdietako aspektua piroteknia da, XX. mendearen amaieran momenturik nagusiena izanda. Hala ere, 20. urteetan, zenbait pirotekniak agertu ziren, 31 etxeetako proposamenak eskuratzen zituztenean (Lezeako Policarpo M., Lucio Astondoa, Orequeta eta semeak), jaialdietako gauak argiztatuz eta kolorea emanez.


No hay comentarios:

Publicar un comentario