Santurtzi herriko gimnasia erritmikako Itsaslur kirol taldeak 16 denboraldi darama gimnastikako kirol modalitatearen hezkuntzan.
Heziketa eta aisialdiko esparru ideologikoa du helburu, non baloreetan oinarritutako irakaskuntza prozesua bultzatzen duen, hala nola, konstantzia, lana eta laguntasuna sustatzen duen formakuntza.
Gimnasia erritmikako eskolak lau urteko eta nagusiagoak diren gazteei aukera ematen die kirol modalitate honetan sartzeko, probatzeko eta harremana hartzeko.
Eskolaren helburua oinarrizko gaitasun motorrak garatzea da. Horretarako, hastapen eta hobekuntza taldeak bereizten dira. Gainera, azkeneko talde horren barruan beste zenbait bereizketa egiten dira, adinaren, kategoriaren (infantil, cadete...) eta mailaren arabera (A eta B).
Ikasleek euren muntaia eta erakustaldia prestatzerako orduan taldeka zein indibidualki gauzatu ahal izango dute edota bi modutara, bi dantza aurkeztuz.
Haurrek, adiskidetasunaren bitartez euren berezko gaitasunak garatzen dituzte. Malgutasuna, liraintasuna eta ikusgarritasuna hasiera-hasieratik landu egiten dute eta, horrekin batera, oreka, bira eta jauzi ariketak egiten dituzte. Horretaz gain, gimnasia erritmikoan dauden bost aparailuekin (pilota, uztaila, mazak, xingola eta soka) aritzan dira, trebetasun maila hobetuz. Ariketa oso ezberdinak eta osagarriak gauzatzen dituzte, hori guztia ikuskizunari zuzenduta.
Modu horretan, eskolarekin batera hazi eta hezi diren gazteak aurrera egiteko eta lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute, bai probintzia.mailan bai autonomikoki.
Itsaslur kirol eskolak talde lana bultzatu egiten du, baita lankidetasuna, diziplina eta erantzukizuna ere. Morala eta etika oso kontuan izanda beti, ohiko bizitzan garrantzi handia izango duten zenbait balore erakusten ditu, kirola eta osasuna bultzatzearekinbatera. (C.D. Gimnasia Ritmica Itsaslur, d.g.)
No hay comentarios:
Publicar un comentario