Tradizio hau 1904an gainditu zen, herriko industria gizon batzuk eta zaletu batzuk, Santurtziko Raimundo Larrasquitu nagusi izanda, nobillada bat emateko konpromisua hartu zuten. Hurrengo toreatzaileak hartu zuten parte: Begoñako Chiquito, Recajo, Linares, Muñagorri eta beste batzuk.
Horretarako, udaletxeari plaza ixteko eta toreatzailea ordaintzeko laguntza eskatu zioten, ikuskizun ezin hobea eta herriaren onurarako izango zela sinestarazten. Plaza ixtea 1906an egin zen berriro ere, bertan bi zezenekin korrika egiteko, bata apirilaren 23an eta beste apirilaren 29an. Raimundo Larrasquituk beste nobillada bat proposatu zuen urte bereko abuztuan, 1911an ekintza bera errepikatuz.(Arroyo, 2004, or)
Datu interesgarri bat, 30. urteetan agertu zen, 1936an Santurtziko udaletxeak Urretxuko Villarealeko Udaletxeari zezen plaza portatil bat eskatu zion, uztailean bederatzi egunez erabiltzeko. Bi udaletxeek kontratua firmatu zuten 1936ko ekainaren 22an hurrengoko baldintzekin:
- Villa honetako udaletxeak, Santurtziko udaletxeari materialak… alokatu edo errentamenduko dizkio zezen plaza bat eraikitzeko, uztailaren 12tik 20ra arte, azken data hau pasata, Santurtziko udaletxeak adierazitako materialak bueltatuko dizkio Villari baldintza egokian; apurketak eta material faltak Santurtziko udaletxeak ordaindu beharko ditu.
- Karga eta deskargako, bidaietako, lekualdatzearen, garraioaren eta beste motatako gastu guztiak Santurtziko udaletxearen esku egongo dira.
- Plazaren muntakena eta desmuntaketa Urretxuko udaletxeko arduraren aginpean egongo da. Pertsona honen egonaldia, bidaiko gastuak eta soltada Santurtziko udaletxeak ordainduko du.
- Ezingo da zezen plazako piezarik ebaki inolako baldintzetan.
- Errentamenduko edo alokairuaren materialen edo plaza portatilaren prezioa 875 pezetakoa izango da.
Lehen esan dugunez, plaza hau uztailaren 20ra arte erabiliko zen. Arazoa uztailaren 18an hasi zen, gerrate zibilaren hasierarekin. Plazako egurra udaletxean eta Vallejo auzoan erabili zen babes moduan. Arazoa argitara eman zen Urretxuk bere materialaren erreklamazioa egin zuenean 1937an. Gerratea bukatu arte 1939an, Santurtzik ezin izan zuen zezen plaza portatila bidali.
Oraindik 1939an, Santurtzik zezen plaza honen eskurapenaren saiakera bat egin zuen. Ideia hau Francisco Artiach bilbotarrarengandik etorri zen, 5.000 ikuslegoko zezen plaza baten eskurapena zegoen aukera azalduz.
Proposamena kontuan hartuta, udan erakargarria izango zela pentsatuz, D. galo de Nicolas Alkatearen Tenientea eta D. Felipe Gutierrez udal-ordenantza, Valladolidera joan ziren, plazaren materiala aztertzeko, eta plaza eskuratzeko edo ez adierazteko. Francisco Artiach Presidente izatera derrigortu zuten ospatutako nobillada guztietarako, erosketa betetzen bazen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario